2024ko erreserbak zabalik daude
Kanpinaren irekiera 2024/03/22tik 3/11ra

Deskargatu Camping aplikazioa !
> App Store
> Google Play
Camping Airotel dans le Pays Basque
Taberna & Jatetxea
Erreserbatzeko
Bezeroen eremua

Kanpineko jatetxea

Goazen jatetxea abordatzera, marineltxo!

Gure kanpinean Egunsentia jatetxea dago. Bertan plater goxo-goxoak eta egarria kentzeko edariak aurkituko dituzu. Martxoaren 22tik Azaroaren 3ra dago zabalik 2024ean. Toki horretaz gozatu ahal izango duzu kanpineko partzelatik edo mobil-hometik. minutu gutxira. Jatetxean tokiko produktuekin eginiko plater arinak prestatzen ditugu, Euskal Herriko zaporeak.dasta ditzazun. Eramateko plater sinpleak ere eska daitezke, pik-nik egitea edo partzelan zein mobil-homean jatea nahiago baduzu. Jatetxean pizzak ere badaude.

Jakina, oporrak ez lirateke hain arrakastatsuak izango goxoak dituztenak kontuan hartu gabe! Lasai, zapore zale eta bon vivant guztietan pentsatu dugu noski. Gure Egunsentia jatetxean dastatu, dastatu eta jateko aukera izango duzu. Ezagutu ezazu atzerapenik gabe eta pasa une ezin hobeak familiarekin edo lagunekin otordu goxoetan.

Ezgutu jatetxeko menuak : Egunsentia

Donibane Lohizuneko, gure jatetxean, zergatik ez, aukeratu mantenu erdia (gutxienez 2 gau): gosaria + bazkaria edo afaria (menu moduan, ez buffeta) : 30€/egun/pertsona 10 urtetik gorakoentzat eta 19€ 2 eta 9 urte bitartekoentzat. Gure sukaldariaren platerekin gozatuko duzu, kanpineko egonaldia eta Donibane Lohizuneren txokoak topera aprobetxatuz.

Gainera, janaria zuzenean zure partzelara eramateko aukera dago (gela-zerbitzua). Platerak gauerdira arte zerbitzatzen dira! Aukera paregabea duzu egonaldi lasaia izateko.

Egin dezagun topa elkarrekin kanpineko tabernan!

Uztailean eta abuztuan gure animazio taldeak gaikako festak antolatzen ditu. Orduan, jatetxeko giroa erabat aldatzen da gauez! Gure Euskal Herriko, kanpinean zauden bitartean, aprobetxatu lagunartean edo familian zerbait hartzeko, oporretan zaude eta! Goizean ere etor zaitezke gosari ederra hartzera.
Egin topa gure tabernan!

Informazio gehiago jasotzeko, jarri gurekin harremanetan 0033 559 24 49 44 telefono-zenbakira deituta.

> Kokatu gaitzazu <
Camping Itsas mendi

Quartier Acotz
115 chemin Duhartia
64500 SAINT JEAN DE LUZ
Nouvelle Aquitaine - France

Tél: +33 (0)5 59 26 56 50
E-mail: contact@itsas-mendi.com